2016(e)ko martxoaren 25(a), ostirala

TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Oraingo honetan txokoetan oinarritutako metodologíaz  hitz egin dugu. Gela eremu ezberdinetan zatitzen da eta eremu horiei txoko deitzen zaie. Txoko bakoitza eginkizun zehatz bat egiteko antolatuta edo egokituta dago, eta umeak txokoetan egiten dute lan. Txokoak musika txokoa, ipuinen txokoa, matematika txokoa… izan daitezke. Haurrek gelan dauden txoko guztietatik pasa behar dute, hau da, ezin dute beti leku berean lan egiten egon. Baina, metodología honetan , ume batzuk beste batzuk baino denbora gehiago egon ohi dira txokoetan; izan ere, haur batek egunak pasa ahala gauza berdinak egiten baditu eta sormena lantzen ez badu txoko horretatik joaten da, aldiz, sormena asko lantzen dutenek eta bertan gustura daudenek denbora gehiago igarotzen dute leku berean.
Txokoak egunero egiten dira bi orduz, hau da, denboralizazio zehatz bat dago. Denbora tarte horretan, irakasleen arrera indibiduala behar duten haurren eskura egoten da, eta gainera, metodologia honek haurrek gaitasunak beraien erritmoan garatzeko aukera ematen du.
Txokoetan oinarrituta lan egiteak lan handia dakar atzetik eta era ezberdinak daude antolatzeko, ez dago modu zehatzik.

Materialari dagokionez, txoko batetara ez badira gerturatzen edo materiala ez badute erabiltzen adatu egiten da. 

2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

GLOBALIZAZIOA ETA APRENDIZAI ESANGURATSUA


Gelako hainbat taldeek artikulu bat irakurri behar izan dugu etxean globalizazioari eta aprendizai esanguratsuari buruz, ondoren gelan gure ikaskideei azaltzeko. Irakurri ondoren ondorio hauetara iritsi gara:
Irakasleek beraien artean koordinatuta egon behar dute bai denborari, bai materialei eta baita beste zenbait gauzei dagokionez.
Eskola eta falimiaren arteko harreman kordial bat egon behar da eta gurasoen parte hartzea bultzatu behar da. Haurraren ongizaterako oso puntu garrantzitsua da eskola eta familia elkarlanean ibiltzea,

Ikaskuntza esanguratsua egiteko haurrek dakitenetik abiatu behar dugu eta hortik, sakondu eta garatu.Horregatik Decrolyren interes guneen printzipio metodologikoaz hitz egin dugu.

Metodo honek 3 fase ditu: behaketa, asoziazioa eta adierazpena.

Lehenik, behaketan, irakasleak haurrak behatuko ditu, hau da, haien gaitasunak, interesak eta ezagutzak zeintzuk diren ikusiko ditu. Ondoren, asozioazioan, irakasleak ikaslea analisitik barrena gidatuko du eta horrela gai berdinaren inguruan kontzeptuak erazionatuko ditu. Asoziazio mota ezberdinak daude, espazialak, tenporalak, kausalak, erabilera eta lan asoziazioak eta etiko eta sozialak esate  baterako. Azken fasean, adierazpenean, irakasleak komunikazio zein adierazpen gaitasunak garatzeko ahalbidetuko dioten adierazpen moduak erraztu eta aurkeztuko dizkio. Hitzezkoa, plastikoa, jolasen bidezkoa, matematikoa… izan daiteke adierazpena.
Horrela haurrek beraien erara argudiatzen jakingo dute eta beraien erara erakutsiko dute ze kontzeptu dauden.

Metodo globalizatua, gai bat hartuta errealitateko arlo guztiekin lotzea da. Garrantzitsuena gaia da eta ez ikasgaia. Honek, eskolatik kanpo duen bizipenekin erlazioa izango du, hau da, errealitatearekin lotuta egongo da, eta horrela ikaskuntza honi esker haurrak ez du ezer betirako ahaztuko.
Ebaluazioari dagokionez, haurrak gai izan behar du bere modura azaldu eta argudiatzeko.


2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzak  haurren interesetatik abiatuta lan eginten du, hau da, ez du programazio zehatzik jarraitzen eta etengabe inprobisatzen joaten dira interes horiek aurrera eramateko. Ez du ordutegi edo denbora zehatz bat, momentu gutiak baitira egokiak.
Hau gauzatzeko irakasleen artean ere koordinzio bat egon behar du batez ere haurrak ez nahasteko eta gauzak era egokian eramateko. Maisuak edo andereinoak behatzailea izan behar du eta umeei baliabideak eskaini beharko dizkie jarduerak egin ahal izateko. Horretaz gain gur,asoekin duten harremana estua izan ohi da eta erraz komunikatzen dira.

Hala ere, hau guztia jakinik proiektuetan oinarritutako ikaskuntzak zehatz meatz nola funtzionatzen duen eta haurren interesez gain zein gauza hartzen diren kontuan jakin nahiko nuke.