Oraingo
honetan txokoetan oinarritutako metodologíaz hitz egin dugu. Gela eremu
ezberdinetan zatitzen da eta eremu horiei txoko deitzen zaie. Txoko bakoitza
eginkizun zehatz bat egiteko antolatuta edo egokituta dago, eta umeak txokoetan
egiten dute lan. Txokoak musika txokoa, ipuinen txokoa, matematika txokoa… izan
daitezke. Haurrek gelan dauden txoko guztietatik pasa behar dute, hau da, ezin
dute beti leku berean lan egiten egon. Baina, metodología honetan , ume batzuk
beste batzuk baino denbora gehiago egon ohi dira txokoetan; izan ere, haur
batek egunak pasa ahala gauza berdinak egiten baditu eta sormena lantzen ez
badu txoko horretatik joaten da, aldiz, sormena asko lantzen dutenek eta bertan
gustura daudenek denbora gehiago igarotzen dute leku berean.
Txokoak
egunero egiten dira bi orduz, hau da, denboralizazio zehatz bat dago. Denbora
tarte horretan, irakasleen arrera indibiduala behar duten haurren eskura egoten
da, eta gainera, metodologia honek haurrek gaitasunak beraien erritmoan
garatzeko aukera ematen du.
Txokoetan
oinarrituta lan egiteak lan handia dakar atzetik eta era ezberdinak daude
antolatzeko, ez dago modu zehatzik.
Materialari
dagokionez, txoko batetara ez badira gerturatzen edo materiala ez badute
erabiltzen adatu egiten da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina