Taldeka eginiko programazioak aurkezteko azken eguna iritsi da, eta gure kideen beste lau aurkezpen ikusi ditugu.
Lehena ingurune ezberdinetako animaliak lantzeko egina zegoen eta gurekin jarduera batzuk egin dituzte. Oso bisuala eta landua izan da aurkepena eta beraiek animaliz mozorratuta zeuden. Horretaz gain, propasatu dituzten jarduenak animaliei buruzkoak ziren baina, matematika, musika, plastika... ere lantzen ziren.
Bigarren taldeak " herriak ezagutzen" izeneko programazaio bat aurkeztu digu. Oso arina izan da aurkezpena eta informazio asko barneratu dugu. Azaldutako jarduera batzuk gurekin jarri dituzte praktikan eta entretenigarria izan da. Jarduera bat herrialde ezberdinetako elikagaien ingurukoa izan da eta beste bat musika eta janzkerari buruzkoa. Elikagaiak probatu, usaindu eta nongoak diren jarkiteko aukera izan dugu. Beraz, atzetik lan asko egin dutela ikusi da. Gaia aurreko guztiak bezala aproposa izan da eta prezia ere ( hitz gutxikoa).
Hirugarren taldeari dagokionez, gabonak lantzeko programazioa bat egin dute. Ez dute gurekin jarduerarik egin, baina bai jarduera mordoa azaldu eta beraiek eskuz eginiko adibideren bat ekarri. Teorikoa izan dela esango nuke, baina oso ondo osatua. Ebaluazio irizpidean oharrak izeneko tarte bat jarri dute aurrerago haurraren eboluzioa zein izan den ikusi ahal izateko eta gogoratzeko. Haurrentzat gai hau oso garrantzitsua da, etxe guztietan ospatzen direlako gabonak.
Amaitzeko, sentimenduak lantzen zituen programazio bat ikusteko aukera izan dugu. Aurreko hainbat taldeek bezala jarduera batzuk gurekin jarri dituzte praktikan eta oso originalak iruditu zaizki. Gaiari dagokionez oso interesgarria iruitu zait, izan ere, haurrek sentimenduak kudeatzeko zailtasunak izan ditzakete eta txikitatik lantzea beraientzat oso lagungarria izan daiteke. Sentimenduak azaldu eta ulertzeko era aproposa da.
Hau guztia esan ondoren, programazio guztiak oso politak eta originalak izan direla aitortu beharra daukat, eta bakoitzak bere puntu berezia izan duela. Gai guztiak oso aproposak izan dira, aurrez esan dudan moduan, haurrekin lantzeko interesagarriak izan daitezkeen hainbat aspektu ukitzen direlako.
2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala
2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala
AURKEZPENEKIN JARRAITUZ...
Baratzeari, itsasoko animaliei eta japoniar eta euskal kuturari buruzko beste 3 aurkezpen ikusteko aukera eduki dugu gaurko honetan. Bata bestea baino originalagoa izan da.
Hasteko, elikagaiak nondik datozen jakiteko haurrek baratza lantzea oso interesgarria izan daiteke; beraz, oso gai aproposa iruditu zait. Gainera, haurren ikuspuntutik eta ipuin bat balitz bezala azaldu digute beraien programazioa.
Bigarren aurkezpena itsasoko animalien ingurukoa izan da, eta inauterietan mozorratzeko eskuz eginiko jantziak ekarri dizkigute adibide gisa. Horretaz gain, akuariumera joatea ere ideia ona izan daiteleela azpimarratu dute, eta guk kosta gertu digunez haurrek gustura hartuko duten gai bat izango da.
Amaitzeko, beraiek haurrekin jolasten egindako bideoez osatutako aurkezpen bat ikusi dugu. Hau, japoniar eta uskal kulturari buruzkoa izan da eta gelan ume japoniar bat dutenez, gainontzekoek beraren kultura, ohitura eta jolasak barneratzeko jolas ezberdinak proposatu dituzte.
Hasteko, elikagaiak nondik datozen jakiteko haurrek baratza lantzea oso interesgarria izan daiteke; beraz, oso gai aproposa iruditu zait. Gainera, haurren ikuspuntutik eta ipuin bat balitz bezala azaldu digute beraien programazioa.
Bigarren aurkezpena itsasoko animalien ingurukoa izan da, eta inauterietan mozorratzeko eskuz eginiko jantziak ekarri dizkigute adibide gisa. Horretaz gain, akuariumera joatea ere ideia ona izan daiteleela azpimarratu dute, eta guk kosta gertu digunez haurrek gustura hartuko duten gai bat izango da.
Amaitzeko, beraiek haurrekin jolasten egindako bideoez osatutako aurkezpen bat ikusi dugu. Hau, japoniar eta uskal kulturari buruzkoa izan da eta gelan ume japoniar bat dutenez, gainontzekoek beraren kultura, ohitura eta jolasak barneratzeko jolas ezberdinak proposatu dituzte.
2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna
2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena
PROGRAMAZIOAREN AURKEZPENAK
Gaurkoan guri tokatu zaigu guk eginiko programazioa gure ikaskideei aurkeztea, eta horretarako lehenik geure buruak aurkeztu ditugu eta sarreratxo bat egin dugu gure gaiaren iguaruan. Ondoren,esanguratsuenak iruditu zaizkigun lau jarduera azaldu dizkiegu gure gelakidei eta aldi beran beraiekin praktikan jarri ditugu, hau da, oso aktiboa eta dinamikoa izan da. Amaitu eta gero iritziak ematean, arina izan dela eta horretaz gain, eduki berriak ere barneratu dituztela esan digute.
Ni neu bukatu dugunean lasai eta gustura sentitu naiz, eta niretzat talde bezala lana ona izan dela esango nuke.
Beste bi taldeek ere beraien aurkepenak egin dituzte zaporeei eta sentimenduei buruz. Zaporeak landu dituztenek programazioan erabili duten metodologiaren berri eman digute lehenik, eta jarraian, ebaluazio irizpideak eta landuko lituzketen jarduerak azaldu dituzte. Sentimenduak gaia zutenek, ordea, era ezberdin batera aurkeztu dute. Hasteko beraien laneko gauza esanguratsuenak aipatu dituzte eta ondoren, sentimendu bakoitzaren inguruko jarduerak eginazi dizkigute.
Gaurko aurkezpenez hitz egiten bukatzeko esan beharra dago oso arinak eta entretenigarriak izan direla, eta arreta mantentzea oso erreza izan dela parte hartze handia egon delako. Gainera, hiru aurkezpenak kontuan hartuta haurren interesetatik abiatzea zen denon helburuetako bat.
2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena
PPROGRAMAZIOA (2016-04-15)
Lan idatzia bukatuta genuenez, aurkezpena egiten hasi gara. Horretarako 4 jarduera esanguratsuenak aukeratu ditugu eta ideia ezberdinak partekatu ditugu.
PROGRAMAZIOA (2016-04-11)
Gaur edukiak guztiz bukatu ditugu eta metodologia ere zehaztu dugu. Nahiz eta lana aurreratzen joan, oraindik ebaluazio irizpideak egitea falta zaigu. Jarduerak uste bezala amaitu ditugula esan beharra dago.
2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea
PROGRAMAZIOA 2016-04-08)
Gaiari buruzko jarduerak pentsatu eta prestatu genituen, eta horretarako bakoitzak bere haurtzaroa gogora ekarri zuen, bizipenetaz baliatzeko. Hala ere, ez genuen jarduera guztiak osatzez bukatu.
2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala
PROGRAMAZIOA (2016-04-04)
Guretzat zeintzuk izango ziren helburuak pentsatu eta hautatu genituen. Horretaz gain, edukiak egiterako orduan zaila egin zitzaigun esanguratsuenak hautatzea, eta horri denbora dexente eskaini genion.
2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena
PROGAMAZIOA (2016-03-18)
Programazioa landu behar dugunez gaia aurkeratu dugu, eta ez zaigu asko kostatu denok ados jartzea. Landareak lantzea erabaki dugu zuku asko atera diezaiokegun gaia iruditu zaigulako eta ideia batzuk sortu zaizkigulako.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)