2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

AURKEZPENEKIN AMAITZEN

Taldeka eginiko programazioak aurkezteko azken eguna iritsi da, eta gure kideen beste lau aurkezpen ikusi ditugu.
Lehena ingurune ezberdinetako animaliak lantzeko egina zegoen eta gurekin jarduera batzuk egin dituzte. Oso bisuala eta landua izan da aurkepena eta beraiek animaliz mozorratuta zeuden. Horretaz gain, propasatu dituzten jarduenak animaliei buruzkoak ziren baina, matematika, musika, plastika... ere lantzen ziren.

Bigarren taldeak " herriak ezagutzen" izeneko programazaio bat aurkeztu digu. Oso arina izan da aurkezpena eta informazio asko barneratu dugu. Azaldutako jarduera batzuk gurekin jarri dituzte praktikan eta entretenigarria izan da. Jarduera bat herrialde ezberdinetako elikagaien ingurukoa izan da eta beste bat musika eta janzkerari buruzkoa. Elikagaiak probatu, usaindu eta nongoak diren jarkiteko aukera izan dugu. Beraz, atzetik lan asko egin dutela ikusi da. Gaia aurreko guztiak bezala aproposa izan da eta prezia ere ( hitz gutxikoa).

Hirugarren taldeari dagokionez, gabonak lantzeko programazioa bat egin dute. Ez dute gurekin jarduerarik egin, baina bai jarduera mordoa azaldu eta beraiek eskuz eginiko adibideren bat ekarri. Teorikoa izan dela esango nuke, baina oso ondo osatua. Ebaluazio irizpidean oharrak izeneko tarte bat jarri dute aurrerago haurraren eboluzioa zein izan den ikusi ahal izateko eta gogoratzeko. Haurrentzat gai hau oso garrantzitsua da, etxe guztietan ospatzen direlako gabonak.

Amaitzeko, sentimenduak lantzen zituen programazio bat ikusteko aukera izan dugu. Aurreko hainbat taldeek bezala jarduera batzuk gurekin jarri dituzte praktikan eta oso originalak iruditu zaizki. Gaiari dagokionez oso interesgarria iruitu zait, izan ere, haurrek sentimenduak kudeatzeko zailtasunak izan ditzakete eta txikitatik lantzea beraientzat oso lagungarria izan daiteke. Sentimenduak azaldu eta ulertzeko era aproposa da.

Hau guztia esan ondoren, programazio guztiak oso politak eta originalak izan direla aitortu beharra daukat, eta bakoitzak bere puntu berezia izan duela. Gai guztiak oso aproposak izan dira, aurrez esan dudan moduan, haurrekin lantzeko interesagarriak izan daitezkeen hainbat aspektu ukitzen direlako.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina