2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

AURKEZPENEKIN JARRAITUZ...

Baratzeari, itsasoko animaliei eta japoniar eta euskal kuturari buruzko beste 3 aurkezpen ikusteko aukera eduki dugu gaurko honetan. Bata bestea baino originalagoa izan da.
Hasteko, elikagaiak nondik datozen jakiteko haurrek baratza lantzea oso interesgarria izan daiteke; beraz, oso gai aproposa iruditu zait. Gainera, haurren ikuspuntutik eta ipuin bat balitz bezala azaldu digute beraien programazioa.
Bigarren aurkezpena itsasoko animalien ingurukoa izan da, eta inauterietan mozorratzeko eskuz eginiko jantziak ekarri dizkigute adibide gisa. Horretaz gain, akuariumera joatea ere ideia ona izan daiteleela azpimarratu dute, eta guk kosta gertu digunez haurrek gustura hartuko duten gai bat izango da.
Amaitzeko, beraiek haurrekin jolasten egindako bideoez osatutako aurkezpen bat ikusi dugu. Hau, japoniar eta uskal kulturari buruzkoa izan da eta gelan ume japoniar bat dutenez, gainontzekoek beraren kultura, ohitura eta jolasak barneratzeko jolas ezberdinak proposatu dituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina