2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

PROGRAMAZIOAREN AURKEZPENAK

Gaurkoan guri tokatu zaigu guk eginiko programazioa gure ikaskideei aurkeztea, eta horretarako lehenik geure buruak aurkeztu ditugu eta sarreratxo bat egin dugu gure gaiaren iguaruan. Ondoren,esanguratsuenak iruditu zaizkigun lau jarduera azaldu dizkiegu gure gelakidei eta aldi beran beraiekin praktikan jarri ditugu, hau da, oso aktiboa eta dinamikoa izan da. Amaitu eta gero iritziak ematean, arina izan dela eta horretaz gain, eduki berriak ere barneratu dituztela esan digute. 
Ni neu bukatu dugunean lasai eta gustura sentitu naiz, eta niretzat talde bezala lana ona izan dela esango nuke.

Beste bi  taldeek ere beraien aurkepenak egin dituzte zaporeei eta sentimenduei buruz. Zaporeak landu dituztenek programazioan erabili duten metodologiaren berri eman digute lehenik, eta jarraian, ebaluazio irizpideak eta landuko lituzketen jarduerak azaldu dituzte. Sentimenduak gaia zutenek, ordea, era ezberdin batera aurkeztu dute. Hasteko beraien laneko gauza esanguratsuenak aipatu dituzte eta ondoren, sentimendu bakoitzaren inguruko jarduerak eginazi dizkigute. 

Gaurko aurkezpenez hitz egiten bukatzeko esan beharra dago oso arinak eta entretenigarriak izan direla, eta arreta mantentzea oso erreza izan dela parte hartze handia egon delako. Gainera, hiru aurkezpenak kontuan hartuta haurren interesetatik abiatzea zen denon helburuetako bat.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina