2016(e)ko otsailaren 28(a), igandea

TEORIA CURRICULARRAK ETA CURRICULUM MAILAK

Hiru teoria curricular aurki ditzakegula ikusi dugu, eta hauetan dago oinarrituta:


  • Ikuspegi teknikoa: Ikuspegi honetan baliabideak ezinbestekoak dira; baliabideei esker irakasleak hainbat teknika eman ditzakeelako aurrera. Hemen emaitza kontuan hartzen da.


  • Ikuspegi praktikoa: Ebaluatzeko moduari dagokio. Aurrekoan ez bezala, hemen prozesua hartzen da kontuan. Irakasleak bere lan egiteko modua ebaluatu eta behar izanez gero aldatu egin beharko du.


  • Ikuspegi kritikoa: Momentuko egoera hartzen da kontuan, ikastaldea, ikasle bakoitza... Irakasleak teorian oinarritutako hezkuntza eman behar du, ahaztu gabe ez dagoela egia absoluturik. Horregatik, bere lana hausnarketara eraman behar du.


Honez gain, hiru curriculum mota bereiz ditzakegu:


  • Orokorra: Gobernutik zuzenean datorrena da, curriculum maila zabalena da.


  • Zehaztutako maila: Curriculum maila honek ikastetxeko proiektuari dagokio. Ikastetxe bakoitzak bere proiektu propioa sortzeko aukera izango du, baina gainetik dekretua dagoela ahaztu gabe.


  • Zehatza: Curriculum mailako zehatzena da eta gelako programazioari dagokio. Honen barnean badago beste maila zehatzago bat ere ordea, egokitzapen curricularra. Egokitzapen curricularra ikasleren batek hezkuntza premia bereziak izango balitu kontuan hartu beharko litzatekeena da.

2016(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

CURRICULUMAREN TALDEKO HAUSNARKETA

Curriculuma lantzen jarraitzeko, taldeko kide bakoitzak bere txikitako bizipenen eta curriculumaren arteko konparaeta partekatu du. Hori egin ondoren, eduki eta helburu batzuk komunean genituela ohartu gara eta zeintzuk diren azpimarratu ditugu.

Hauek dira eduki horiek: 

-Kultura
Gizarte berdinean bizi garenez, eskola gehienetan kanpoko jarduera berdinak egiten dira, San Sebastian eguna, inauteriak, gabonak edo korrika esate baterako. Horrela, haurrek txikitatik egungo kultura eta ohiturak barneratuko dituzte, inauterietan adibidez mitologiako pertsonaiez mozorratuz.
Artikuluak:


“ Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.”



-Harremanak eta komunikazioa

Haur hezkuntzan besteekin elkar bizitzen hasten gara, hasieran adin bereko beste kideekin. Hori baliatuz, enpatia izaten hasten gara, besteeen lekuan jartzen eta gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak errespetatzen.

Hauexek dira artikuluak:



“ Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).”


“ Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea eta diskriminazio-jarrerak baztertzea.”

-Elebitasuna eta eleaniztasuna
Elebitasunari eta eleaniztasunari dagokionez, eskolan hizkuntza guztiak integratuak zeuden, bai euskera bai gaztelera, eta baita atzerriko beste hizkuntza guztiak (ingelesa). Gure geletan eta eskolan beti egon izan dira atzerritarrak eta beti berdintasunez eta eskubide berdinekin tratatu zaie. Nahiz eta euskara batzuen ama-hizkuntza ez izan, denen artean jarduera ezberdinak eginez erreztasunak ematen zituzten ahalik eta errazen eleaniztasun konpetentzia garatzeko. Ez genituen gure hizkuntzaren inguruko jarduerak bakarrik egiten, besteen hizkuntza eta ohiturak ere ezagutzeko eta gure gelakideen inguruan gehiago jakiteko beste hainbat jarduera egiten genituen. Hau da, beraiek zituzten ohiturak gurasoekin edota hango objektuak ikusiz eta ikasiz ezagutzen genituen. Gure ohiturak modu berdinean ezagutzen genituen, jarduera desberdinetan parte-hartzen.


Gure hizkuntza bultzatzeko bi urtez behin egiten den Korrika ekimenean korri egiten egunuen eta dugu.

Artikuluak:

1.– Hezkuntza arloan eskumena duen sailak elebitasuna sendotzea bultzatuko du hezkuntza eleaniztunaren esparruan. Horrek indarrean dauden hizkuntza-ereduak hobetzen eta garatzen lagunduko du, ikasle guztiek eskuratu ahal izan ditzaten irteera-profileko hizkuntza-konpetentziak. Horretarako, euskarari beharrezkoa duen lehentasunezko tratua ematea bermatuko du, bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren desoreka berdintzeko. Edonola ere, bi hizkuntza ofizialen hizkuntz eta literatur komunikaziorako konpetentziak aintzakotzat hartuko ditu ikasleen eta haien ingurunearen baldintza soziolinguistikoak ere, ikastetxeek baldintza horietara egokituko dituzte Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua eta Ikastetxearen Curriculum Proiektua, eta eragile aktiboak izango dira hizkuntza normaltzeko prozesuan.
2.– Bi hizkuntza ofizialen erabileran oreka eta berdintasuna bilatzea da hezkuntza-sistemaren xedeetako bat, eta euskarak gizarte-erabilera desorekatua eta ahula duenez gaztelaniaren aldean, euskara hezkuntza-komunitatearen jarduera guztietan adierazpide normala izan dadin bultzatu eta bermatu behar du hezkuntza-eskumenak dituen sailak.

3.– Haurrak entzuteko, adierazteko eta hitz egiteko gaitasuna garatu behar du, eta gizartearen arauak eta konbentzioak errespetatzen hasi behar du beste pertsona eta inguruarekiko komunikazioa harreman eraikitzaileen bidez aberasteko; aldi berean, sentimenduak, emozioak eta bizipenak garatu behar ditu, lagungarri izango zaizkionak bere burua hobeto ezagutzeko.


4.– Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea erdiesteko, atzerri-hizkuntzaren baten ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezar ditzakete ikastetxeek, dekretu honetako 10. artikuluan ezarritako printzipioei jarraituz.

-Autonomia
Bakoitzaren autonomia garatzeko erreztasunak ematen dira egunerokotasunean eskolan naiz etxean norberaren ekimenez erabaki pertsonalak kontrolatzeko, edota horiei aurre egiteko. Gutxinaka besteen kondizionamenduak desagertzen joaten dira eta gure burua gobernatzen eta garatzen hasten gara, norberaren arau eta nahien arabera.

Artikulua:

“Norbera izaten ikasteko konpetentzia”
Adin horietan, berebiziko garrantzia dute norberaren irudia eraikitzeko bide ematen duten egoerek eta ikaskuntzek, baita beraien burua eta ingurunea ezagutzeko, balioesteko eta kontrolatzeko bide ematen dutenek ere.
Oinarrizko zehar-konpetentzia eta konpetentzia espezifiko guztietan esku hartzen du «izaten ikasteak» eta autoerregulazioko prozesuak dira esku-hartze horren bitartekari; hau da, kontzientziaren prozesuak eta oinarrizko konpetentzia bakoitzari dagozkion pentsamenduak, hitzak eta ekintzak erregulatzeko prozesuak. Txanpon beraren bi aldeak dira konpetentea izatea –proposamen honetan adierazten den moduan ulertuta– eta, autoerrealizazioaren bidetik, norbera izatea. Hausnartzeko gaitasuna izatea funtsezkoa da autoerregulaziorako gaitasuna eskuratu eta nortasuna eraikitzeko prozesuan, eta ezinbestekoa da, era berean, norberaren sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez jabetzea. Haurrak pixkanaka bereizi behar ditu barneko eta kanpoko munduak, eta garapen pertsonalaren dimentsio ugariak eraikitzen lagundu behar dio helduak haurrari; hala nola, hitzezko eta hitzik gabeko lengoaiak, ikasteko prozesuak eta haurraren estilo kognitibo propioa, portaera sozial eta morala, motibazioa eta gogo-indarra, gorputzaren funtzioak eta gorputz-irudia, emozioak, haurrak bere buruaz duen kontzeptua, autoestimua eta autonomia.




4.– Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea erdiesteko, atzerri-hizkuntzaren baten ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezar ditzakete ikastetxeek, dekretu honetako 10. artikuluan ezarritako printzipioei jarraituz.

-Autonomia
Bakoitzaren autonomia garatzeko erreztasunak ematen dira egunerokotasunean eskolan naiz etxean norberaren ekimenez erabaki pertsonalak kontrolatzeko, edota horiei aurre egiteko. Gutxinaka besteen kondizionamenduak desagertzen joaten dira eta gure burua gobernatzen eta garatzen hasten gara, norberaren arau eta nahien arabera.
Artikulua:
“Norbera izaten ikasteko konpetentzia”
Adin horietan, berebiziko garrantzia dute norberaren irudia eraikitzeko bide ematen duten egoerek eta ikaskuntzek, baita beraien burua eta ingurunea ezagutzeko, balioesteko eta kontrolatzeko bide ematen dutenek ere.
Oinarrizko zehar-konpetentzia eta konpetentzia espezifiko guztietan esku hartzen du «izaten ikasteak» eta autoerregulazioko prozesuak dira esku-hartze horren bitartekari; hau da, kontzientziaren prozesuak eta oinarrizko konpetentzia bakoitzari dagozkion pentsamenduak, hitzak eta ekintzak erregulatzeko prozesuak. Txanpon beraren bi aldeak dira konpetentea izatea –proposamen honetan adierazten den moduan ulertuta– eta, autoerrealizazioaren bidetik, norbera izatea. Hausnartzeko gaitasuna izatea funtsezkoa da autoerregulaziorako gaitasuna eskuratu eta nortasuna eraikitzeko prozesuan, eta ezinbestekoa da, era berean, norberaren sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez jabetzea. Haurrak pixkanaka bereizi behar ditu barneko eta kanpoko munduak, eta garapen pertsonalaren dimentsio ugariak eraikitzen lagundu behar dio helduak haurrari; hala nola, hitzezko eta hitzik gabeko lengoaiak, ikasteko prozesuak eta haurraren estilo kognitibo propioa, portaera sozial eta morala, motibazioa eta gogo-indarra, gorputzaren funtzioak eta gorputz-irudia, emozioak, haurrak bere buruaz duen kontzeptua, autoestimua eta autonomia.



2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

TXIKITAKO BIZIPENAK ETA CURRICULUMA

Oraingo honetan aurrez jarri dituan Haur Hezkuntzako argazkiak dekretuarekin lotuko ditut. Horregatik dekretua irakurri ondoren argazki horiekin zerikusia duten artikulo batzuk aukeratu ditut, nahiz eta garrantzitsuak diren beste hainbat artikulu egon bertan.

Hauexek dira curricumari lotuta nire argazkietan lantzen diren helburuak:

  •  Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
  •  Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
  •  Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gaineann eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
  • Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.
Hasteko, lehenengo argazkian ohialekin jolasean ari naizela eta aldi berean arakatzen ari naizela ikus daiteke , hau da, ohial horiekin zer egiteko gai naizen eta zertarako balio dezaketen  deskubritzen ari naiz. Jolas honen bidez gorputzeko mugimendu txikiak ere lantzen ditut.

Bazkalorduko irudiari erreparatuz azpimarratzekoa da era egoki batean bakarrik bazkaltzeko gai naizela, eta hezitzaileen laguntzarik gabe jateko ahalmena dudala. Horrekin autonomia maila jakin bat nuela esan nahi dut.

Mozorrotuta nagoen argazkian eta gabonetan baserritarrez jantzita nagoen argazkian  inauteriak eta olentzeroren etorrera ospatzen ari gara. Modu horretan hemengo kultura eta ohiturak barneratzen eta ezagutzen hasten ginen, izan ere, inauterietan kurtso bakoitza mitologiako pertsonai batez mozorratzen zen. Horretaz gain, jantziak prestatzerakoan gurasoek ere parte hartzen zuten eta eskulanak ere egiten genituen, gurasoen eta irakasleen artean harreman bat zegoen.

Azkenik, baratzeko, patioko eta txangoko argazkiez hitz egin nahiko nuke, ingurune fisikoa lantzen eta esperimentatzen ari garela bistakoa baita. Ikastolako baratzaren bidez nola landatzen eta ureztatzen den ikasten genuen eta baraziak (letxuga batez ere) nola zaindu eta  ateratzen diren ikusteko oso aproposa zen. Txangoetan eta patioan ere naturarekin kontaktu zuzena izaten genuen eta ingurunea ezagutu eta nola zaindu behar den ikasten genuen modu polit batean.

Haurtzaroko argakiak dekretuarekin alderatzean aurrez esan ditudan ondorioetara iritxi naiz eta ahalik eta helburuekin ahalik eta hobekien lotzen saiatu naiz.

2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

JOHN LOCKEREN ESALDIEN HAUSNARKETA



Gelan John Lockeren esaldi guztiak irakurri eta horietaz zertxobait esan ondoren hainbat gauza geratu zaizkit buruan jakitea komenigarriak direnak eta garrantzitsuak direnak irakasleak izango garenontzat.

Garbi dago haurrak beti daudela ikasteko prest eta horregatik irakasleek ikastea bultatzu behar dute eta ez irakastea, haurren beharretara egokituz. Garrantzitsua da umeari motibazioa eta ikasteko gogoa iztea eta haiei hitza ematea, izan ere, haurrak bere zalantzak edo kezkak adierazi nahiko ditu guk berari lagundu ahal izateko eta gauza haorietatik ikasteko.

Hildo beretik jarraituz eta aurrez esandakoa hobeto ulertzeko esan beharra dago andereino edo maisuaren eta ikaslearen rolak elkarreragina dutela, hau da, irakasleak ez du solik irakatsi behar eta ikasleak hori jaso, bien arteko gauza da.

Askotan haurrak ikasteko kontzeptu teorikoak irakasten zaizkie ta horrekin uste dugu umeak irakasleak esandako guztia barneratu duela eta badakiela hitzez jaso duen guztia. Baina hori ez da horrela izaten. Haurrek teorikoki ematen zaizkien gauzak ahaztu egiten dituzte. Beraz, era praktiko batean (teknika batzuk erabiliz, jolastuz...) irakastea izango zen modu egokiena ikasteko eta aldi beran experimentatzeko. Batzuetan gehiegizko informazioa ematen baituegu eta ez diegu beraien kabuz hausnartzen uzten ez eta beraien iritzi edo pentsamendu propioa edukitzen.

Kontuta hartzeko betse puntu bat haurraren autonomia lortzearena da. Irakaleek umeek autonomia garatzea nahi dute, gauza batzuk beraien kabuz egiteko gai izatea ezinbesetekoa baita. Taldean eta besteekin egotea ere oso aberasgarria da norbanakoarentzat, izan ere, beti ikaste da zerbait besteengandik eta oso aberasgarria da.

Esaldu guztietatik aipatu dudana azpimarratuko nuke gehienbat.
Bukatzeko eta laburbilduz, filosofo honen esaldiekin bat natorrela esan nahiko nuke baina agian berak erabiltzen dituen hitz batzuk aldatuko nituzke " maestro" edo "alumno" esate beterako maskulinos baitaude.

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

ARGAZKIEN HAUSNARKETA

Gaurko klasean hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat argazki aztertu ditugu. Hauek, egokiak ez diren alderdiak islatzen zituzten.Argazkietan ikusten ziren hainbat egoera gure bizitzan ematen direnak direla esan beharra dago nahiz eta egokiak ez izan. 

2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

HAUR HEZKUNTZA GARAIA



Nire haurtzaroa momentu goxoz beterik oroitzen dut. Bizitzako lehen hiru urtetako une garrantzitsu asko haurreskola batean igaro nituen eta gero ikastolara joan nintzen.


Argazki honetan urtebete nuen eta oihalen artean jolasten ari naiz. Mantal hau jantzita pasatzen nuen goiza haurreskolan eta ostirala iristean etxera eramaten genuen. Orain oroitzapen onak datozkit burura mantalak ikustean.  

Argazki hau bi urte bete nituenean atera zidaten, eta kandelak itzaltzeko une dela dirudi. Haurreskolan, urtebetetzeetan denak borobil batean esertzen ginen zorionak zuri abestia abesteko, eta aldi berean urteak betetzen zituen gelakideak etxetik ekarritako bizkotxoa eta goxokiak banatzen zituen bere eguna denekin ospatzeko.

Ohera joateko ordua da! Bazkalostean pijama jarri eta lokuluxka txiki bat ( 2-3 ordu) botatzera joaten ginen gelan barruan zegoen logelara. Oheak bata bestearen ondoan zeuden eta bakoitzak berea zuen. Lokuluxka bota ondoren batzuetan batak bestea esnatzen zuen eta ederki pasatzen genuen andereinoa etorri arte.


Bistakoa da jale ona izan naizela betidanik eta lentejak ere gustatzen zitzaizkidala. 12:15 ak aldera bazkaltzeko ordua iristen zen, eta gelan zeuden hiru mahai luzeetan esertzen ginen bata bestearen ondoan. Gogoan dut mahai horiek asko gustatzen zitzaizkidala eta kexarik gabe jaten nuela.

Otsaila iristean iƱaiteriak ospatzen genituen ikastolan, eta adin berdineko haurrak berdin jantzita joaten ginen. Herriko pilotalekuan edo plazan elkartzen ginen haur guztiak dantza egiteko.  Niretzat urteko egun berezietako bat zen, jendaurrean dantza egiten genuelako eta emanaldi polit bat zelako. Lotsa alde batera utzi behar izaten nuen egun horretan eta barre eta algaz beteriko eguna izan ohi zen.

Urteko azken egunean denak baserritarrez jantzita olentzero ikusteko irrikitan egoten ginen. Gabon kantak abesten genizkion olentzerori ikastola barruan eta ondoren berarengana hurbiltzen ginen banan-banan muxu bat ematera. Emozioz beteriko eguna izaten zen hura. Guraso batzuk ere bertan azaltzen ziren haien haurrak ikustera.
Argazki hau txangoan joan ginenekoa da eta oso gogoko dut.Argitxoren bixera buruan jarrita poz pozik joaten ginen eguna pasatzera, eta etxera neka-neka eginda iritsi arren beti kontatzen genuen gertatutako zertxobait etxean.  Garai hartan lau urte genituen eta Maite zen gure irakaslea.

Udaberri aldera letxugak landatzen genituen ikastolako baratzean, eta ateratzen zirenean etxera eramaten genituen ilusio handiz etxean ikastolako letxugarekin entsalada goxo bat prestatzeko.

Ikastolako patioan ateratako argazki bat da hau. Goizean eta atsaldean jeisten ginen hona eta futbolean, sokan edo txirristaran gora eta behera ibiltzen ginen bakoitzak nahi zuen bezala. Ikastolako txokoetatik gehien gustatzen zaidana dela esan dezaket.

CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN



Testu hau irakurri ondoren pentsakor geratu naiz, izan ere, Haur Hezkuntzan praktikan jartzeko bizitzako kaxen metodoa oso interesgarria iruditu zait.

Metodo honetan haur bakoitzak bere kaxa propioa du, eta bertan berarentzat garrantzitsuak diren gauzak (sekretuak)  ipintzen ditu. Beraren ekografia, txikitako zapatak edo ateratako lehen argazkia esate baterako. Gero, sekretu horiek gelakideekin partekatzen dituzte eta besteen bizitzan zertxobait sartzen dira.

Hasteko, umeek kaxan zer jarri nahi duten eta beraientzat ensanguratsuak diren gauzak zeintzuk diren konturatzeko beraien buruari eragiten diote beraz ,haurrei pentsarazteko teknika oso aproposa da. Familiak ere rol garrantzitsu bat du metodo honetan, gurasoek haurrari kaxa osatzen laguntzen diotelako.
Bigarrenik, aipatzekoa da haurrek beraien kaxan, bizitako momentuen aztarnak eta haientzat esanguratsuak diren gauzak jartzean, batak bestea gehiago ezagutu dezakeela eta aldi berean emozio txarrak edo beraien beldurrak azaleratzen laguntzen diela. Gainera, umeek heuren burua ere ongi ezagutu dezakete.

Hildo beretik jarraituz, esan beharra dago haurrei jakin- mina sortzen zaiela metodo honen bidez, Umeei nteresa pizten zaienez hainbat galdera egiten dizkiote heuren buruari gelan atera det gai baten inguruan eta etxean ere frogak egiten hasten dira hitz egindoari bueltak emanez. Horretaz gain, haurren interesetatik abiatzen da maisua edo andereinoa irakasterako garaian, hau da, haurrek kaxan jarritakoaren arabera  gauza bat edo beste ikasten dute eta gai ezberdinei buruzko ideia, zalantza eta elkarrizketa berriak sortzen dira.

Azkenik, aurreko guztiaz aipatu ondoren, egoera aberasgarria bat sortzeko metodoa dela azpimarratu nahiko nuke, eta ez dela jarduera soil bat. Kaxa hauek erabiltzean besteak gehiago ezagutzen ditugu eta geure burua ere. Irakasleak izan behar garenez, guk testuak dioen bezala  geure kaxa propioa eduki beharko genuke, gure biografia gainontzekoekin egoteko, eta taldeko beste partaide bat izateko.

NOR NAIZ NI?

AURKEZPENA

Ni, Ane Arnaez naiz eta 18 urte ditut. Ordizian bizi naiz nire gurasoekin, nahiz eta eguneko zati handi bat Donostian igaro. Haurrak izugarri gustatzen zaizkidanez eta jendeari lagundutzea eta gauzak irakastea ere gogokoa dudanez Haur Hezkuntza egitea erabaki nuen.

Blog honen bitartez Didaktika orokorreko jarduerak eta hausnarketak partekatuko ditut.

Bloga interesagarria eta atsegina izango zaizuelakoan nago.

Ane Arnaez