2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

TXIKITAKO BIZIPENAK ETA CURRICULUMA

Oraingo honetan aurrez jarri dituan Haur Hezkuntzako argazkiak dekretuarekin lotuko ditut. Horregatik dekretua irakurri ondoren argazki horiekin zerikusia duten artikulo batzuk aukeratu ditut, nahiz eta garrantzitsuak diren beste hainbat artikulu egon bertan.

Hauexek dira curricumari lotuta nire argazkietan lantzen diren helburuak:

  •  Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
  •  Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
  •  Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gaineann eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
  • Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.
Hasteko, lehenengo argazkian ohialekin jolasean ari naizela eta aldi berean arakatzen ari naizela ikus daiteke , hau da, ohial horiekin zer egiteko gai naizen eta zertarako balio dezaketen  deskubritzen ari naiz. Jolas honen bidez gorputzeko mugimendu txikiak ere lantzen ditut.

Bazkalorduko irudiari erreparatuz azpimarratzekoa da era egoki batean bakarrik bazkaltzeko gai naizela, eta hezitzaileen laguntzarik gabe jateko ahalmena dudala. Horrekin autonomia maila jakin bat nuela esan nahi dut.

Mozorrotuta nagoen argazkian eta gabonetan baserritarrez jantzita nagoen argazkian  inauteriak eta olentzeroren etorrera ospatzen ari gara. Modu horretan hemengo kultura eta ohiturak barneratzen eta ezagutzen hasten ginen, izan ere, inauterietan kurtso bakoitza mitologiako pertsonai batez mozorratzen zen. Horretaz gain, jantziak prestatzerakoan gurasoek ere parte hartzen zuten eta eskulanak ere egiten genituen, gurasoen eta irakasleen artean harreman bat zegoen.

Azkenik, baratzeko, patioko eta txangoko argazkiez hitz egin nahiko nuke, ingurune fisikoa lantzen eta esperimentatzen ari garela bistakoa baita. Ikastolako baratzaren bidez nola landatzen eta ureztatzen den ikasten genuen eta baraziak (letxuga batez ere) nola zaindu eta  ateratzen diren ikusteko oso aproposa zen. Txangoetan eta patioan ere naturarekin kontaktu zuzena izaten genuen eta ingurunea ezagutu eta nola zaindu behar den ikasten genuen modu polit batean.

Haurtzaroko argakiak dekretuarekin alderatzean aurrez esan ditudan ondorioetara iritxi naiz eta ahalik eta helburuekin ahalik eta hobekien lotzen saiatu naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina