Hauek dira eduki horiek:
-Kultura
Gizarte berdinean bizi garenez, eskola gehienetan kanpoko jarduera berdinak egiten dira, San Sebastian eguna, inauteriak, gabonak edo korrika esate baterako. Horrela, haurrek txikitatik egungo kultura eta ohiturak barneratuko dituzte, inauterietan adibidez mitologiako pertsonaiez mozorratuz.
Artikuluak:
“ Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.”
-Harremanak eta komunikazioa
Haur hezkuntzan besteekin elkar bizitzen hasten gara, hasieran adin bereko beste kideekin. Hori baliatuz, enpatia izaten hasten gara, besteeen lekuan jartzen eta gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak errespetatzen.
Hauexek dira artikuluak:
“ Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).”
“ Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea eta diskriminazio-jarrerak baztertzea.”
-Elebitasuna eta eleaniztasuna
Elebitasunari eta eleaniztasunari dagokionez, eskolan hizkuntza guztiak integratuak zeuden, bai euskera bai gaztelera, eta baita atzerriko beste hizkuntza guztiak (ingelesa). Gure geletan eta eskolan beti egon izan dira atzerritarrak eta beti berdintasunez eta eskubide berdinekin tratatu zaie. Nahiz eta euskara batzuen ama-hizkuntza ez izan, denen artean jarduera ezberdinak eginez erreztasunak ematen zituzten ahalik eta errazen eleaniztasun konpetentzia garatzeko. Ez genituen gure hizkuntzaren inguruko jarduerak bakarrik egiten, besteen hizkuntza eta ohiturak ere ezagutzeko eta gure gelakideen inguruan gehiago jakiteko beste hainbat jarduera egiten genituen. Hau da, beraiek zituzten ohiturak gurasoekin edota hango objektuak ikusiz eta ikasiz ezagutzen genituen. Gure ohiturak modu berdinean ezagutzen genituen, jarduera desberdinetan parte-hartzen.

Gure hizkuntza bultzatzeko bi urtez behin egiten den Korrika ekimenean korri egiten egunuen eta dugu.
Artikuluak:
1.– Hezkuntza arloan eskumena duen sailak elebitasuna sendotzea bultzatuko du hezkuntza eleaniztunaren esparruan. Horrek indarrean dauden hizkuntza-ereduak hobetzen eta garatzen lagunduko du, ikasle guztiek eskuratu ahal izan ditzaten irteera-profileko hizkuntza-konpetentziak. Horretarako, euskarari beharrezkoa duen lehentasunezko tratua ematea bermatuko du, bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren desoreka berdintzeko. Edonola ere, bi hizkuntza ofizialen hizkuntz eta literatur komunikaziorako konpetentziak aintzakotzat hartuko ditu ikasleen eta haien ingurunearen baldintza soziolinguistikoak ere, ikastetxeek baldintza horietara egokituko dituzte Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua eta Ikastetxearen Curriculum Proiektua, eta eragile aktiboak izango dira hizkuntza normaltzeko prozesuan.
2.– Bi hizkuntza ofizialen erabileran oreka eta berdintasuna bilatzea da hezkuntza-sistemaren xedeetako bat, eta euskarak gizarte-erabilera desorekatua eta ahula duenez gaztelaniaren aldean, euskara hezkuntza-komunitatearen jarduera guztietan adierazpide normala izan dadin bultzatu eta bermatu behar du hezkuntza-eskumenak dituen sailak. 3.– Haurrak entzuteko, adierazteko eta hitz egiteko gaitasuna garatu behar du, eta gizartearen arauak eta konbentzioak errespetatzen hasi behar du beste pertsona eta inguruarekiko komunikazioa harreman eraikitzaileen bidez aberasteko; aldi berean, sentimenduak, emozioak eta bizipenak garatu behar ditu, lagungarri izango zaizkionak bere burua hobeto ezagutzeko.
4.– Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea erdiesteko, atzerri-hizkuntzaren baten ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezar ditzakete ikastetxeek, dekretu honetako 10. artikuluan ezarritako printzipioei jarraituz.
-Autonomia
Bakoitzaren autonomia garatzeko erreztasunak ematen dira egunerokotasunean eskolan naiz etxean norberaren ekimenez erabaki pertsonalak kontrolatzeko, edota horiei aurre egiteko. Gutxinaka besteen kondizionamenduak desagertzen joaten dira eta gure burua gobernatzen eta garatzen hasten gara, norberaren arau eta nahien arabera.

Artikulua:
“Norbera izaten ikasteko konpetentzia”
Adin horietan, berebiziko garrantzia dute norberaren irudia eraikitzeko bide ematen duten egoerek eta ikaskuntzek, baita beraien burua eta ingurunea ezagutzeko, balioesteko eta kontrolatzeko bide ematen dutenek ere.Oinarrizko zehar-konpetentzia eta konpetentzia espezifiko guztietan esku hartzen du «izaten ikasteak» eta autoerregulazioko prozesuak dira esku-hartze horren bitartekari; hau da, kontzientziaren prozesuak eta oinarrizko konpetentzia bakoitzari dagozkion pentsamenduak, hitzak eta ekintzak erregulatzeko prozesuak. Txanpon beraren bi aldeak dira konpetentea izatea –proposamen honetan adierazten den moduan ulertuta– eta, autoerrealizazioaren bidetik, norbera izatea. Hausnartzeko gaitasuna izatea funtsezkoa da autoerregulaziorako gaitasuna eskuratu eta nortasuna eraikitzeko prozesuan, eta ezinbestekoa da, era berean, norberaren sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez jabetzea. Haurrak pixkanaka bereizi behar ditu barneko eta kanpoko munduak, eta garapen pertsonalaren dimentsio ugariak eraikitzen lagundu behar dio helduak haurrari; hala nola, hitzezko eta hitzik gabeko lengoaiak, ikasteko prozesuak eta haurraren estilo kognitibo propioa, portaera sozial eta morala, motibazioa eta gogo-indarra, gorputzaren funtzioak eta gorputz-irudia, emozioak, haurrak bere buruaz duen kontzeptua, autoestimua eta autonomia.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina