Taldeka eginiko programazioak aurkezteko azken eguna iritsi da, eta gure kideen beste lau aurkezpen ikusi ditugu.
Lehena ingurune ezberdinetako animaliak lantzeko egina zegoen eta gurekin jarduera batzuk egin dituzte. Oso bisuala eta landua izan da aurkepena eta beraiek animaliz mozorratuta zeuden. Horretaz gain, propasatu dituzten jarduenak animaliei buruzkoak ziren baina, matematika, musika, plastika... ere lantzen ziren.
Bigarren taldeak " herriak ezagutzen" izeneko programazaio bat aurkeztu digu. Oso arina izan da aurkezpena eta informazio asko barneratu dugu. Azaldutako jarduera batzuk gurekin jarri dituzte praktikan eta entretenigarria izan da. Jarduera bat herrialde ezberdinetako elikagaien ingurukoa izan da eta beste bat musika eta janzkerari buruzkoa. Elikagaiak probatu, usaindu eta nongoak diren jarkiteko aukera izan dugu. Beraz, atzetik lan asko egin dutela ikusi da. Gaia aurreko guztiak bezala aproposa izan da eta prezia ere ( hitz gutxikoa).
Hirugarren taldeari dagokionez, gabonak lantzeko programazioa bat egin dute. Ez dute gurekin jarduerarik egin, baina bai jarduera mordoa azaldu eta beraiek eskuz eginiko adibideren bat ekarri. Teorikoa izan dela esango nuke, baina oso ondo osatua. Ebaluazio irizpidean oharrak izeneko tarte bat jarri dute aurrerago haurraren eboluzioa zein izan den ikusi ahal izateko eta gogoratzeko. Haurrentzat gai hau oso garrantzitsua da, etxe guztietan ospatzen direlako gabonak.
Amaitzeko, sentimenduak lantzen zituen programazio bat ikusteko aukera izan dugu. Aurreko hainbat taldeek bezala jarduera batzuk gurekin jarri dituzte praktikan eta oso originalak iruditu zaizki. Gaiari dagokionez oso interesgarria iruitu zait, izan ere, haurrek sentimenduak kudeatzeko zailtasunak izan ditzakete eta txikitatik lantzea beraientzat oso lagungarria izan daiteke. Sentimenduak azaldu eta ulertzeko era aproposa da.
Hau guztia esan ondoren, programazio guztiak oso politak eta originalak izan direla aitortu beharra daukat, eta bakoitzak bere puntu berezia izan duela. Gai guztiak oso aproposak izan dira, aurrez esan dudan moduan, haurrekin lantzeko interesagarriak izan daitezkeen hainbat aspektu ukitzen direlako.
2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala
2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala
AURKEZPENEKIN JARRAITUZ...
Baratzeari, itsasoko animaliei eta japoniar eta euskal kuturari buruzko beste 3 aurkezpen ikusteko aukera eduki dugu gaurko honetan. Bata bestea baino originalagoa izan da.
Hasteko, elikagaiak nondik datozen jakiteko haurrek baratza lantzea oso interesgarria izan daiteke; beraz, oso gai aproposa iruditu zait. Gainera, haurren ikuspuntutik eta ipuin bat balitz bezala azaldu digute beraien programazioa.
Bigarren aurkezpena itsasoko animalien ingurukoa izan da, eta inauterietan mozorratzeko eskuz eginiko jantziak ekarri dizkigute adibide gisa. Horretaz gain, akuariumera joatea ere ideia ona izan daiteleela azpimarratu dute, eta guk kosta gertu digunez haurrek gustura hartuko duten gai bat izango da.
Amaitzeko, beraiek haurrekin jolasten egindako bideoez osatutako aurkezpen bat ikusi dugu. Hau, japoniar eta uskal kulturari buruzkoa izan da eta gelan ume japoniar bat dutenez, gainontzekoek beraren kultura, ohitura eta jolasak barneratzeko jolas ezberdinak proposatu dituzte.

2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna
2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena
PROGRAMAZIOAREN AURKEZPENAK
Gaurkoan guri tokatu zaigu guk eginiko programazioa gure ikaskideei aurkeztea, eta horretarako lehenik geure buruak aurkeztu ditugu eta sarreratxo bat egin dugu gure gaiaren iguaruan. Ondoren,esanguratsuenak iruditu zaizkigun lau jarduera azaldu dizkiegu gure gelakidei eta aldi beran beraiekin praktikan jarri ditugu, hau da, oso aktiboa eta dinamikoa izan da. Amaitu eta gero iritziak ematean, arina izan dela eta horretaz gain, eduki berriak ere barneratu dituztela esan digute.
Ni neu bukatu dugunean lasai eta gustura sentitu naiz, eta niretzat talde bezala lana ona izan dela esango nuke.
Beste bi taldeek ere beraien aurkepenak egin dituzte zaporeei eta sentimenduei buruz. Zaporeak landu dituztenek programazioan erabili duten metodologiaren berri eman digute lehenik, eta jarraian, ebaluazio irizpideak eta landuko lituzketen jarduerak azaldu dituzte. Sentimenduak gaia zutenek, ordea, era ezberdin batera aurkeztu dute. Hasteko beraien laneko gauza esanguratsuenak aipatu dituzte eta ondoren, sentimendu bakoitzaren inguruko jarduerak eginazi dizkigute.
Gaurko aurkezpenez hitz egiten bukatzeko esan beharra dago oso arinak eta entretenigarriak izan direla, eta arreta mantentzea oso erreza izan dela parte hartze handia egon delako. Gainera, hiru aurkezpenak kontuan hartuta haurren interesetatik abiatzea zen denon helburuetako bat.
2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena
PPROGRAMAZIOA (2016-04-15)
Lan idatzia bukatuta genuenez, aurkezpena egiten hasi gara. Horretarako 4 jarduera esanguratsuenak aukeratu ditugu eta ideia ezberdinak partekatu ditugu.
PROGRAMAZIOA (2016-04-11)
Gaur edukiak guztiz bukatu ditugu eta metodologia ere zehaztu dugu. Nahiz eta lana aurreratzen joan, oraindik ebaluazio irizpideak egitea falta zaigu. Jarduerak uste bezala amaitu ditugula esan beharra dago.
2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea
PROGRAMAZIOA 2016-04-08)
Gaiari buruzko jarduerak pentsatu eta prestatu genituen, eta horretarako bakoitzak bere haurtzaroa gogora ekarri zuen, bizipenetaz baliatzeko. Hala ere, ez genuen jarduera guztiak osatzez bukatu.
2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala
PROGRAMAZIOA (2016-04-04)
Guretzat zeintzuk izango ziren helburuak pentsatu eta hautatu genituen. Horretaz gain, edukiak egiterako orduan zaila egin zitzaigun esanguratsuenak hautatzea, eta horri denbora dexente eskaini genion.
2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena
PROGAMAZIOA (2016-03-18)
Programazioa landu behar dugunez gaia aurkeratu dugu, eta ez zaigu asko kostatu denok ados jartzea. Landareak lantzea erabaki dugu zuku asko atera diezaiokegun gaia iruditu zaigulako eta ideia batzuk sortu zaizkigulako.
2016(e)ko martxoaren 25(a), ostirala
TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA
Oraingo
honetan txokoetan oinarritutako metodologĆaz hitz egin dugu. Gela eremu
ezberdinetan zatitzen da eta eremu horiei txoko deitzen zaie. Txoko bakoitza
eginkizun zehatz bat egiteko antolatuta edo egokituta dago, eta umeak txokoetan
egiten dute lan. Txokoak musika txokoa, ipuinen txokoa, matematika txokoa… izan
daitezke. Haurrek gelan dauden txoko guztietatik pasa behar dute, hau da, ezin
dute beti leku berean lan egiten egon. Baina, metodologĆa honetan , ume batzuk
beste batzuk baino denbora gehiago egon ohi dira txokoetan; izan ere, haur
batek egunak pasa ahala gauza berdinak egiten baditu eta sormena lantzen ez
badu txoko horretatik joaten da, aldiz, sormena asko lantzen dutenek eta bertan
gustura daudenek denbora gehiago igarotzen dute leku berean.
Txokoak
egunero egiten dira bi orduz, hau da, denboralizazio zehatz bat dago. Denbora
tarte horretan, irakasleen arrera indibiduala behar duten haurren eskura egoten
da, eta gainera, metodologia honek haurrek gaitasunak beraien erritmoan
garatzeko aukera ematen du.
Txokoetan
oinarrituta lan egiteak lan handia dakar atzetik eta era ezberdinak daude
antolatzeko, ez dago modu zehatzik.
Materialari
dagokionez, txoko batetara ez badira gerturatzen edo materiala ez badute
erabiltzen adatu egiten da.
2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena
GLOBALIZAZIOA ETA APRENDIZAI ESANGURATSUA
Gelako hainbat taldeek artikulu bat
irakurri behar izan dugu etxean globalizazioari eta aprendizai esanguratsuari
buruz, ondoren gelan gure ikaskideei azaltzeko. Irakurri ondoren ondorio
hauetara iritsi gara:
Irakasleek beraien artean
koordinatuta egon behar dute bai denborari, bai materialei eta baita beste
zenbait gauzei dagokionez.
Eskola eta falimiaren arteko
harreman kordial bat egon behar da eta gurasoen parte hartzea bultzatu behar
da. Haurraren ongizaterako oso puntu garrantzitsua da eskola eta familia
elkarlanean ibiltzea,
Ikaskuntza esanguratsua egiteko haurrek dakitenetik abiatu behar dugu eta hortik, sakondu eta garatu.Horregatik Decrolyren interes guneen printzipio metodologikoaz hitz egin dugu.
Metodo honek 3 fase ditu: behaketa, asoziazioa eta adierazpena.
Lehenik, behaketan, irakasleak haurrak
behatuko ditu, hau da, haien gaitasunak, interesak eta ezagutzak zeintzuk diren
ikusiko ditu. Ondoren, asozioazioan,
irakasleak ikaslea analisitik barrena gidatuko du eta horrela gai berdinaren
inguruan kontzeptuak erazionatuko ditu. Asoziazio mota ezberdinak daude,
espazialak, tenporalak, kausalak, erabilera eta lan asoziazioak eta etiko eta
sozialak esate baterako. Azken fasean, adierazpenean,
irakasleak komunikazio zein adierazpen gaitasunak garatzeko ahalbidetuko dioten
adierazpen moduak erraztu eta aurkeztuko dizkio. Hitzezkoa, plastikoa, jolasen
bidezkoa, matematikoa… izan daiteke adierazpena.
Horrela
haurrek beraien erara argudiatzen jakingo dute eta beraien erara erakutsiko
dute ze kontzeptu dauden.
Metodo
globalizatua, gai bat hartuta errealitateko arlo guztiekin lotzea da.
Garrantzitsuena gaia da eta ez ikasgaia. Honek, eskolatik kanpo duen
bizipenekin erlazioa izango du, hau da, errealitatearekin lotuta egongo da, eta
horrela ikaskuntza honi esker haurrak ez du ezer betirako ahaztuko.
Ebaluazioari dagokionez, haurrak gai izan
behar du bere modura azaldu eta argudiatzeko.
2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena
PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzak haurren interesetatik abiatuta lan eginten du, hau da, ez du programazio zehatzik jarraitzen eta etengabe inprobisatzen joaten dira interes horiek aurrera eramateko. Ez du ordutegi edo denbora zehatz bat, momentu gutiak baitira egokiak.
Hau gauzatzeko irakasleen artean ere koordinzio bat egon behar du batez ere haurrak ez nahasteko eta gauzak era egokian eramateko. Maisuak edo andereinoak behatzailea izan behar du eta umeei baliabideak eskaini beharko dizkie jarduerak egin ahal izateko. Horretaz gain gur,asoekin duten harremana estua izan ohi da eta erraz komunikatzen dira.
Hala ere, hau guztia jakinik proiektuetan oinarritutako ikaskuntzak zehatz meatz nola funtzionatzen duen eta haurren interesez gain zein gauza hartzen diren kontuan jakin nahiko nuke.
2016(e)ko otsailaren 28(a), igandea
TEORIA CURRICULARRAK ETA CURRICULUM MAILAK
Hiru teoria curricular aurki ditzakegula ikusi dugu, eta hauetan dago oinarrituta:
- Ikuspegi teknikoa: Ikuspegi honetan baliabideak ezinbestekoak dira; baliabideei esker irakasleak hainbat teknika eman ditzakeelako aurrera. Hemen emaitza kontuan hartzen da.
- Ikuspegi praktikoa: Ebaluatzeko moduari dagokio. Aurrekoan ez bezala, hemen prozesua hartzen da kontuan. Irakasleak bere lan egiteko modua ebaluatu eta behar izanez gero aldatu egin beharko du.
- Ikuspegi kritikoa: Momentuko egoera hartzen da kontuan, ikastaldea, ikasle bakoitza... Irakasleak teorian oinarritutako hezkuntza eman behar du, ahaztu gabe ez dagoela egia absoluturik. Horregatik, bere lana hausnarketara eraman behar du.
Honez gain, hiru curriculum mota bereiz ditzakegu:
- Orokorra: Gobernutik zuzenean datorrena da, curriculum maila zabalena da.
- Zehaztutako maila: Curriculum maila honek ikastetxeko proiektuari dagokio. Ikastetxe bakoitzak bere proiektu propioa sortzeko aukera izango du, baina gainetik dekretua dagoela ahaztu gabe.
- Zehatza: Curriculum mailako zehatzena da eta gelako programazioari dagokio. Honen barnean badago beste maila zehatzago bat ere ordea, egokitzapen curricularra. Egokitzapen curricularra ikasleren batek hezkuntza premia bereziak izango balitu kontuan hartu beharko litzatekeena da.
2016(e)ko otsailaren 26(a), ostirala
CURRICULUMAREN TALDEKO HAUSNARKETA
Curriculuma lantzen jarraitzeko, taldeko kide bakoitzak bere txikitako bizipenen eta curriculumaren arteko konparaeta partekatu du. Hori egin ondoren, eduki eta helburu batzuk komunean genituela ohartu gara eta zeintzuk diren azpimarratu ditugu.
3.– Haurrak entzuteko, adierazteko eta hitz egiteko gaitasuna garatu behar du, eta gizartearen arauak eta konbentzioak errespetatzen hasi behar du beste pertsona eta inguruarekiko komunikazioa harreman eraikitzaileen bidez aberasteko; aldi berean, sentimenduak, emozioak eta bizipenak garatu behar ditu, lagungarri izango zaizkionak bere burua hobeto ezagutzeko.
Oinarrizko zehar-konpetentzia eta konpetentzia espezifiko guztietan esku hartzen du «izaten ikasteak» eta autoerregulazioko prozesuak dira esku-hartze horren bitartekari; hau da, kontzientziaren prozesuak eta oinarrizko konpetentzia bakoitzari dagozkion pentsamenduak, hitzak eta ekintzak erregulatzeko prozesuak. Txanpon beraren bi aldeak dira konpetentea izatea –proposamen honetan adierazten den moduan ulertuta– eta, autoerrealizazioaren bidetik, norbera izatea. Hausnartzeko gaitasuna izatea funtsezkoa da autoerregulaziorako gaitasuna eskuratu eta nortasuna eraikitzeko prozesuan, eta ezinbestekoa da, era berean, norberaren sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez jabetzea. Haurrak pixkanaka bereizi behar ditu barneko eta kanpoko munduak, eta garapen pertsonalaren dimentsio ugariak eraikitzen lagundu behar dio helduak haurrari; hala nola, hitzezko eta hitzik gabeko lengoaiak, ikasteko prozesuak eta haurraren estilo kognitibo propioa, portaera sozial eta morala, motibazioa eta gogo-indarra, gorputzaren funtzioak eta gorputz-irudia, emozioak, haurrak bere buruaz duen kontzeptua, autoestimua eta autonomia.

Hauek dira eduki horiek:
-Kultura
Gizarte berdinean bizi garenez, eskola gehienetan kanpoko jarduera berdinak egiten dira, San Sebastian eguna, inauteriak, gabonak edo korrika esate baterako. Horrela, haurrek txikitatik egungo kultura eta ohiturak barneratuko dituzte, inauterietan adibidez mitologiako pertsonaiez mozorratuz.
Artikuluak:
“ Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.”
-Harremanak eta komunikazioa
Haur hezkuntzan besteekin elkar bizitzen hasten gara, hasieran adin bereko beste kideekin. Hori baliatuz, enpatia izaten hasten gara, besteeen lekuan jartzen eta gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak errespetatzen.
Hauexek dira artikuluak:
“ Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).”
“ Gainerako pertsonen nortasuna eta ezaugarriak onartzea, diferentziak errespetatzea eta diskriminazio-jarrerak baztertzea.”
-Elebitasuna eta eleaniztasuna
Elebitasunari eta eleaniztasunari dagokionez, eskolan hizkuntza guztiak integratuak zeuden, bai euskera bai gaztelera, eta baita atzerriko beste hizkuntza guztiak (ingelesa). Gure geletan eta eskolan beti egon izan dira atzerritarrak eta beti berdintasunez eta eskubide berdinekin tratatu zaie. Nahiz eta euskara batzuen ama-hizkuntza ez izan, denen artean jarduera ezberdinak eginez erreztasunak ematen zituzten ahalik eta errazen eleaniztasun konpetentzia garatzeko. Ez genituen gure hizkuntzaren inguruko jarduerak bakarrik egiten, besteen hizkuntza eta ohiturak ere ezagutzeko eta gure gelakideen inguruan gehiago jakiteko beste hainbat jarduera egiten genituen. Hau da, beraiek zituzten ohiturak gurasoekin edota hango objektuak ikusiz eta ikasiz ezagutzen genituen. Gure ohiturak modu berdinean ezagutzen genituen, jarduera desberdinetan parte-hartzen.

Gure hizkuntza bultzatzeko bi urtez behin egiten den Korrika ekimenean korri egiten egunuen eta dugu.
Artikuluak:
1.– Hezkuntza arloan eskumena duen sailak elebitasuna sendotzea bultzatuko du hezkuntza eleaniztunaren esparruan. Horrek indarrean dauden hizkuntza-ereduak hobetzen eta garatzen lagunduko du, ikasle guztiek eskuratu ahal izan ditzaten irteera-profileko hizkuntza-konpetentziak. Horretarako, euskarari beharrezkoa duen lehentasunezko tratua ematea bermatuko du, bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren desoreka berdintzeko. Edonola ere, bi hizkuntza ofizialen hizkuntz eta literatur komunikaziorako konpetentziak aintzakotzat hartuko ditu ikasleen eta haien ingurunearen baldintza soziolinguistikoak ere, ikastetxeek baldintza horietara egokituko dituzte Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua eta Ikastetxearen Curriculum Proiektua, eta eragile aktiboak izango dira hizkuntza normaltzeko prozesuan.
2.– Bi hizkuntza ofizialen erabileran oreka eta berdintasuna bilatzea da hezkuntza-sistemaren xedeetako bat, eta euskarak gizarte-erabilera desorekatua eta ahula duenez gaztelaniaren aldean, euskara hezkuntza-komunitatearen jarduera guztietan adierazpide normala izan dadin bultzatu eta bermatu behar du hezkuntza-eskumenak dituen sailak. 3.– Haurrak entzuteko, adierazteko eta hitz egiteko gaitasuna garatu behar du, eta gizartearen arauak eta konbentzioak errespetatzen hasi behar du beste pertsona eta inguruarekiko komunikazioa harreman eraikitzaileen bidez aberasteko; aldi berean, sentimenduak, emozioak eta bizipenak garatu behar ditu, lagungarri izango zaizkionak bere burua hobeto ezagutzeko.
4.– Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea erdiesteko, atzerri-hizkuntzaren baten ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezar ditzakete ikastetxeek, dekretu honetako 10. artikuluan ezarritako printzipioei jarraituz.
-Autonomia
Bakoitzaren autonomia garatzeko erreztasunak ematen dira egunerokotasunean eskolan naiz etxean norberaren ekimenez erabaki pertsonalak kontrolatzeko, edota horiei aurre egiteko. Gutxinaka besteen kondizionamenduak desagertzen joaten dira eta gure burua gobernatzen eta garatzen hasten gara, norberaren arau eta nahien arabera.

Artikulua:
“Norbera izaten ikasteko konpetentzia”
Adin horietan, berebiziko garrantzia dute norberaren irudia eraikitzeko bide ematen duten egoerek eta ikaskuntzek, baita beraien burua eta ingurunea ezagutzeko, balioesteko eta kontrolatzeko bide ematen dutenek ere.Oinarrizko zehar-konpetentzia eta konpetentzia espezifiko guztietan esku hartzen du «izaten ikasteak» eta autoerregulazioko prozesuak dira esku-hartze horren bitartekari; hau da, kontzientziaren prozesuak eta oinarrizko konpetentzia bakoitzari dagozkion pentsamenduak, hitzak eta ekintzak erregulatzeko prozesuak. Txanpon beraren bi aldeak dira konpetentea izatea –proposamen honetan adierazten den moduan ulertuta– eta, autoerrealizazioaren bidetik, norbera izatea. Hausnartzeko gaitasuna izatea funtsezkoa da autoerregulaziorako gaitasuna eskuratu eta nortasuna eraikitzeko prozesuan, eta ezinbestekoa da, era berean, norberaren sentimenduez, pentsamenduez eta ekintzez jabetzea. Haurrak pixkanaka bereizi behar ditu barneko eta kanpoko munduak, eta garapen pertsonalaren dimentsio ugariak eraikitzen lagundu behar dio helduak haurrari; hala nola, hitzezko eta hitzik gabeko lengoaiak, ikasteko prozesuak eta haurraren estilo kognitibo propioa, portaera sozial eta morala, motibazioa eta gogo-indarra, gorputzaren funtzioak eta gorputz-irudia, emozioak, haurrak bere buruaz duen kontzeptua, autoestimua eta autonomia.

2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena
TXIKITAKO BIZIPENAK ETA CURRICULUMA
Oraingo honetan aurrez jarri dituan Haur Hezkuntzako argazkiak dekretuarekin lotuko ditut. Horregatik dekretua irakurri ondoren argazki horiekin zerikusia duten artikulo batzuk aukeratu ditut, nahiz eta garrantzitsuak diren beste hainbat artikulu egon bertan.
Hauexek dira curricumari lotuta nire argazkietan lantzen diren helburuak:
Bazkalorduko irudiari erreparatuz azpimarratzekoa da era egoki batean bakarrik bazkaltzeko gai naizela, eta hezitzaileen laguntzarik gabe jateko ahalmena dudala. Horrekin autonomia maila jakin bat nuela esan nahi dut.
Mozorrotuta nagoen argazkian eta gabonetan baserritarrez jantzita nagoen argazkian inauteriak eta olentzeroren etorrera ospatzen ari gara. Modu horretan hemengo kultura eta ohiturak barneratzen eta ezagutzen hasten ginen, izan ere, inauterietan kurtso bakoitza mitologiako pertsonai batez mozorratzen zen. Horretaz gain, jantziak prestatzerakoan gurasoek ere parte hartzen zuten eta eskulanak ere egiten genituen, gurasoen eta irakasleen artean harreman bat zegoen.
Azkenik, baratzeko, patioko eta txangoko argazkiez hitz egin nahiko nuke, ingurune fisikoa lantzen eta esperimentatzen ari garela bistakoa baita. Ikastolako baratzaren bidez nola landatzen eta ureztatzen den ikasten genuen eta baraziak (letxuga batez ere) nola zaindu eta ateratzen diren ikusteko oso aproposa zen. Txangoetan eta patioan ere naturarekin kontaktu zuzena izaten genuen eta ingurunea ezagutu eta nola zaindu behar den ikasten genuen modu polit batean.
Haurtzaroko argakiak dekretuarekin alderatzean aurrez esan ditudan ondorioetara iritxi naiz eta ahalik eta helburuekin ahalik eta hobekien lotzen saiatu naiz.
Hauexek dira curricumari lotuta nire argazkietan lantzen diren helburuak:
- Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
- Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
- Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gaineann eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
- Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.
Hasteko, lehenengo argazkian ohialekin jolasean ari naizela eta aldi berean arakatzen ari naizela ikus daiteke , hau da, ohial horiekin zer egiteko gai naizen eta zertarako balio dezaketen deskubritzen ari naiz. Jolas honen bidez gorputzeko mugimendu txikiak ere lantzen ditut.
Bazkalorduko irudiari erreparatuz azpimarratzekoa da era egoki batean bakarrik bazkaltzeko gai naizela, eta hezitzaileen laguntzarik gabe jateko ahalmena dudala. Horrekin autonomia maila jakin bat nuela esan nahi dut.
Mozorrotuta nagoen argazkian eta gabonetan baserritarrez jantzita nagoen argazkian inauteriak eta olentzeroren etorrera ospatzen ari gara. Modu horretan hemengo kultura eta ohiturak barneratzen eta ezagutzen hasten ginen, izan ere, inauterietan kurtso bakoitza mitologiako pertsonai batez mozorratzen zen. Horretaz gain, jantziak prestatzerakoan gurasoek ere parte hartzen zuten eta eskulanak ere egiten genituen, gurasoen eta irakasleen artean harreman bat zegoen.
Azkenik, baratzeko, patioko eta txangoko argazkiez hitz egin nahiko nuke, ingurune fisikoa lantzen eta esperimentatzen ari garela bistakoa baita. Ikastolako baratzaren bidez nola landatzen eta ureztatzen den ikasten genuen eta baraziak (letxuga batez ere) nola zaindu eta ateratzen diren ikusteko oso aproposa zen. Txangoetan eta patioan ere naturarekin kontaktu zuzena izaten genuen eta ingurunea ezagutu eta nola zaindu behar den ikasten genuen modu polit batean.
Haurtzaroko argakiak dekretuarekin alderatzean aurrez esan ditudan ondorioetara iritxi naiz eta ahalik eta helburuekin ahalik eta hobekien lotzen saiatu naiz.
2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala
JOHN LOCKEREN ESALDIEN HAUSNARKETA
Gelan John Lockeren esaldi guztiak irakurri eta horietaz zertxobait esan ondoren hainbat gauza geratu zaizkit buruan jakitea komenigarriak direnak eta garrantzitsuak direnak irakasleak izango garenontzat.
Garbi dago haurrak beti daudela ikasteko prest eta horregatik irakasleek ikastea bultatzu behar dute eta ez irakastea, haurren beharretara egokituz. Garrantzitsua da umeari motibazioa eta ikasteko gogoa iztea eta haiei hitza ematea, izan ere, haurrak bere zalantzak edo kezkak adierazi nahiko ditu guk berari lagundu ahal izateko eta gauza haorietatik ikasteko.
Hildo beretik jarraituz eta aurrez esandakoa hobeto ulertzeko esan beharra dago andereino edo maisuaren eta ikaslearen rolak elkarreragina dutela, hau da, irakasleak ez du solik irakatsi behar eta ikasleak hori jaso, bien arteko gauza da.
Askotan haurrak ikasteko kontzeptu teorikoak irakasten zaizkie ta horrekin uste dugu umeak irakasleak esandako guztia barneratu duela eta badakiela hitzez jaso duen guztia. Baina hori ez da horrela izaten. Haurrek teorikoki ematen zaizkien gauzak ahaztu egiten dituzte. Beraz, era praktiko batean (teknika batzuk erabiliz, jolastuz...) irakastea izango zen modu egokiena ikasteko eta aldi beran experimentatzeko. Batzuetan gehiegizko informazioa ematen baituegu eta ez diegu beraien kabuz hausnartzen uzten ez eta beraien iritzi edo pentsamendu propioa edukitzen.
Kontuta hartzeko betse puntu bat haurraren autonomia lortzearena da. Irakaleek umeek autonomia garatzea nahi dute, gauza batzuk beraien kabuz egiteko gai izatea ezinbesetekoa baita. Taldean eta besteekin egotea ere oso aberasgarria da norbanakoarentzat, izan ere, beti ikaste da zerbait besteengandik eta oso aberasgarria da.

Esaldu guztietatik aipatu dudana azpimarratuko nuke gehienbat.
Bukatzeko eta laburbilduz, filosofo honen esaldiekin bat natorrela esan nahiko nuke baina agian berak erabiltzen dituen hitz batzuk aldatuko nituzke " maestro" edo "alumno" esate beterako maskulinos baitaude.

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala
ARGAZKIEN HAUSNARKETA
Gaurko klasean hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat argazki aztertu ditugu. Hauek, egokiak ez diren alderdiak islatzen zituzten.Argazkietan ikusten ziren hainbat egoera gure bizitzan ematen direnak direla esan beharra dago nahiz eta egokiak ez izan.
2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena
HAUR HEZKUNTZA GARAIA
Nire haurtzaroa momentu goxoz beterik oroitzen dut. Bizitzako lehen hiru urtetako une garrantzitsu asko haurreskola batean igaro nituen eta gero ikastolara joan nintzen.
Argazki honetan urtebete nuen eta oihalen artean jolasten ari naiz. Mantal hau jantzita pasatzen nuen goiza haurreskolan eta ostirala iristean etxera eramaten genuen. Orain oroitzapen onak datozkit burura mantalak ikustean.
Argazki hau bi urte bete nituenean atera zidaten, eta kandelak itzaltzeko une dela dirudi. Haurreskolan, urtebetetzeetan denak borobil batean esertzen ginen zorionak zuri abestia abesteko, eta aldi berean urteak betetzen zituen gelakideak etxetik ekarritako bizkotxoa eta goxokiak banatzen zituen bere eguna denekin ospatzeko.
Ohera joateko ordua da! Bazkalostean pijama jarri eta lokuluxka txiki bat ( 2-3 ordu) botatzera joaten ginen gelan barruan zegoen logelara. Oheak bata bestearen ondoan zeuden eta bakoitzak berea zuen. Lokuluxka bota ondoren batzuetan batak bestea esnatzen zuen eta ederki pasatzen genuen andereinoa etorri arte.
Bistakoa da jale ona izan naizela betidanik eta lentejak ere gustatzen zitzaizkidala. 12:15 ak aldera bazkaltzeko ordua iristen zen, eta gelan zeuden hiru mahai luzeetan esertzen ginen bata bestearen ondoan. Gogoan dut mahai horiek asko gustatzen zitzaizkidala eta kexarik gabe jaten nuela.
Otsaila iristean iƱaiteriak ospatzen genituen ikastolan, eta adin berdineko haurrak berdin jantzita joaten ginen. Herriko pilotalekuan edo plazan elkartzen ginen haur guztiak dantza egiteko. Niretzat urteko egun berezietako bat zen, jendaurrean dantza egiten genuelako eta emanaldi polit bat zelako. Lotsa alde batera utzi behar izaten nuen egun horretan eta barre eta algaz beteriko eguna izan ohi zen.
Argazki hau txangoan joan ginenekoa da eta oso gogoko dut.Argitxoren bixera buruan jarrita poz pozik joaten ginen eguna pasatzera, eta etxera neka-neka eginda iritsi arren beti kontatzen genuen gertatutako zertxobait etxean. Garai hartan lau urte genituen eta Maite zen gure irakaslea.
Udaberri aldera letxugak landatzen genituen ikastolako baratzean, eta ateratzen zirenean etxera eramaten genituen ilusio handiz etxean ikastolako letxugarekin entsalada goxo bat prestatzeko.
Ikastolako patioan ateratako argazki bat da hau. Goizean eta atsaldean jeisten ginen hona eta futbolean, sokan edo txirristaran gora eta behera ibiltzen ginen bakoitzak nahi zuen bezala. Ikastolako txokoetatik gehien gustatzen zaidana dela esan dezaket.
CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN
Testu hau irakurri ondoren pentsakor geratu naiz, izan ere, Haur Hezkuntzan praktikan jartzeko bizitzako kaxen metodoa oso interesgarria iruditu zait.
Metodo honetan haur bakoitzak bere kaxa propioa du, eta bertan berarentzat garrantzitsuak diren gauzak (sekretuak) ipintzen ditu. Beraren ekografia, txikitako zapatak edo ateratako lehen argazkia esate baterako. Gero, sekretu horiek gelakideekin partekatzen dituzte eta besteen bizitzan zertxobait sartzen dira.

Hasteko, umeek kaxan zer jarri nahi duten eta beraientzat ensanguratsuak diren gauzak zeintzuk diren konturatzeko beraien buruari eragiten diote beraz ,haurrei pentsarazteko teknika oso aproposa da. Familiak ere rol garrantzitsu bat du metodo honetan, gurasoek haurrari kaxa osatzen laguntzen diotelako.
Bigarrenik, aipatzekoa da haurrek beraien kaxan, bizitako momentuen aztarnak eta haientzat esanguratsuak diren gauzak jartzean, batak bestea gehiago ezagutu dezakeela eta aldi berean emozio txarrak edo beraien beldurrak azaleratzen laguntzen diela. Gainera, umeek heuren burua ere ongi ezagutu dezakete.
Hildo beretik jarraituz, esan beharra dago haurrei jakin- mina sortzen zaiela metodo honen bidez, Umeei nteresa pizten zaienez hainbat galdera egiten dizkiote heuren buruari gelan atera det gai baten inguruan eta etxean ere frogak egiten hasten dira hitz egindoari bueltak emanez. Horretaz gain, haurren interesetatik abiatzen da maisua edo andereinoa irakasterako garaian, hau da, haurrek kaxan jarritakoaren arabera gauza bat edo beste ikasten dute eta gai ezberdinei buruzko ideia, zalantza eta elkarrizketa berriak sortzen dira.
Azkenik, aurreko guztiaz aipatu ondoren, egoera aberasgarria bat sortzeko metodoa dela azpimarratu nahiko nuke, eta ez dela jarduera soil bat. Kaxa hauek erabiltzean besteak gehiago ezagutzen ditugu eta geure burua ere. Irakasleak izan behar garenez, guk testuak dioen bezala geure kaxa propioa eduki beharko genuke, gure biografia gainontzekoekin egoteko, eta taldeko beste partaide bat izateko.
NOR NAIZ NI?
AURKEZPENA
Ni, Ane Arnaez naiz eta 18 urte ditut. Ordizian bizi naiz nire gurasoekin, nahiz eta eguneko zati handi bat Donostian igaro. Haurrak izugarri gustatzen zaizkidanez eta jendeari lagundutzea eta gauzak irakastea ere gogokoa dudanez Haur Hezkuntza egitea erabaki nuen.
Blog honen bitartez Didaktika orokorreko jarduerak eta hausnarketak partekatuko ditut.
Bloga interesagarria eta atsegina izango zaizuelakoan nago.
Ane Arnaez
Ane Arnaez
2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)